XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eta hau da Ni bidali nauenaren nahia: Eman didanetik, ez dezadala ezer gal, baizik-eta biztu dezadala azken egunean.

Hau da nire Aitaren nahia: Semea ikusten duenak eta Harengan sinesten, izan dezala betiko bizia; eta Nik biztuko dut hura azken egunean.

Judutarrak Jesusentzat marmarrean ari ziren, Ni naiz zerutik jaitsitako ogia esan zuelako.

Honela zioten:

- Hau ez al da Jesus, Joseren semea?

- Ez al ditugu ezagutzen guk honen aitamak?

- Nola dio, bada, orain, zerutik jaitsia dela?

Jesusek erantzun zien:

- Ez ari marmar zuen artean.

- Ez daiteke inor Niregana etorri, bidali nauen Aitak ez badakar.

- Eta Nik biztuko dut hura azken egunean.

- Profetetan idatzirik dago: Jaungoikoaren ikasle izango dira guztiak.

- Aitari entzun, eta Haren erakutsiak ikasten dituena, Niregana dator.

- Inork ez du ikusi Aita, Jaungoikoarengandik datorrenak baizik; Horrek, bai, ikusi du Aita.

Egi-egiaz diotsuet: Sinesten duenak badu betiko bizia.

Ni naiz biziaren ogia.

Zuen gurasoek basamortuan mana jan zuten eta hil egin ziren; hau da zerutik jaitsitako ogia, gizonak horretatik jan dezan eta hil ez dadin.

Ni naiz ogi bizia zerutik jaitsia.

Ogi honetatik jaten duena betirako biziko da; (...)